martes, 8 de mayo de 2012

Nola irakatsi didate orain arte?


Eskolan, hiru urterekin hasi azkeneko urte hauek arte modu antzekoan irakatsi didate. Gehienbat ezagutzak eta baloreak transmititzen saiatzen ziren. Era berean, hamasei urteak bete arte La Salle ikastetxean burutu nituen nire ikasketak. Bertan, Euskararen astea edo baita bakearen astea ere ospatzen genuen. Aste hauei esker, euskara hizkuntzaren garrantzia lantzen genuen eta honen erabilera bermatzen saiatzen ziren irakasleak. 

Bakearen astean, gainontzekoei laguntzearen garrantzia irakasten ziguten, baita modu baketsuan bizitzeko garrantzia ere. Modu honetan, aste hauetan zehar hainbat ekintza egiten zituzten.

Azken finean, metodologiari dagokionez, nire ustez metodo tradizional batean irakatsi didate, azalpenei laguntzeko taldeko lanak edo bakarkakoak eginez. 

lunes, 7 de mayo de 2012

Zein dira nik ondo ikasteko behar ditudan baldintzak (materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?



Urte guzti hauetako ikasketei esker geroz eta garbiago dut nola ikasi behar dudan nire onerako. Irakasleari dagokionez, nire ustez garrantzitsua da irakasleak interesa adieraztea irakasten duenaz. Askotan, irakasleak erraza edo polita izan daitekeela sinestaraziz guk ere errazago jartzen dugu atentzioa bere azalpenetan.

Era berean, ikasterako orduan isiltasuna behar dut kontzentratu al izateko eta beste pentsamenduetan ez murgiltzeko. Irakurtzerako garaian ulertutakoarekin eskemak egitea gustatzen zait, hau laburtuz eta modu honetan ikasgaia barneratuz.

Materialari dagokionez ikasteko beharrezkoak diren materialekin aski dut. Nire ustez, azken finean ikasteko gogoak baldin badituzu eta hauek interesa sortzen badizute nahikoa da.
Bai interesa eta baita gogoak ere ikasteko tresnarik garrantzitsuenak dira, hauek eskura badituzu ikasten hastea besterik ez duzu.

martes, 27 de marzo de 2012

Irakaskuntzan neutroak izan gaitezke?

Gaur egun nahiz irakaskuntzan nahiz beste edozein unetan, gure ideiak azaltzeko orduan, nire iritziz,  ezinezkoa da neutroak izatea. Ikasgela batean umeei azalpenak ematean guk ditugun zenbait pentsamolde ezartzen ari gara.
Azken finean, irakasle batek ikasleei materia ezberdinak irakatsi behar dizkie, baloreak bigarren maila batean utziz. Ikasle hauei ezin zaizkie baloreak behin betiko moduan ezarri hauek beraien iritziak eta ideiak garatu  behar dituzte nortasun bakarra lortuz.
“etxera joatean zuen amei galdetu ea nola prestatzen duten tortila patata bat” horrelako eskaerekin argi uzten duzu etxe guztietan amak egiten dituela sukaldeko lanak. Hau umeei estean hauek ere janaria prestatzea amaren lan moduan ikusiko dute eta azkenena zure pentsamolde bat ezarriko diezu.
Beraz, horrelako esaldiak gure irakaskuntzatik deuseztatu beharko genituzke, irakaskuntza neutro baten bidean murgilduz.

miércoles, 15 de febrero de 2012

HEZKUNTZA- KULTURA- GIZARTERATZEA



Rashid hamabi urteko mutiko arabiarra da. Euskal Herritik kanpo jaio zen arren, bere gurasoek bizimodua hobetzeko asmoz hona etorri ziren, Euskal Herrira. Bertara etortzean, jadanik Rashidek hezkuntza bat jasoa zuen, zenbait balore eta jokabide ikasiak zituen eta hauen ondoren bere herriko kultura ezagutu ahal izan zuen. Modu honetara bertan gizarteratzea lortu zuen. Bertarako jokamoldeak eta kultura ezaugarriak ederki ezagutzen baitzituen.

Euskal Herrira etortzea ordea, hezkuntzari dagokionez zenbait jokamolde desberdin ezagutu zituen, jatearen inguruan adibidez eta era berean, beste kultura ezezagun bat ezagutu zuen. Hala ere, jokamoldeak eta bertako kulturaren ezaugarriak ezagutu eta asimilatu arte ez litzateke gizarteratua sentituko, hau da, gizarteko partaide sentituko.

Istorio honen bidez garbi ikusten dira hiru kontzeptu hauen elkar- harremanak eta bata bestearen jarraipena. Lehenik eta behin, jaiotzea hezi egiten gaituzte, bai gurasoek eta baita irakasleek eta ingurukoek ere. Jarraian, gure kulturaren berri izaten dugu, ohitura desberdinak geureganatzen ditugu eta bi hauekin batera gizarteratzea lortzen dugu. Beraz, nire ustez hau litzateke orden egokia.

jueves, 26 de enero de 2012

Irakasle formala edo ez formala?


Aste honetako Didaktika orokorreko irakasgaian hezkuntza eremuak landu ditugu, bi hauen desberdintasunak mapa kontzeptual baten bidez irudikatu ditugu. Modu honetan, hezkuntza formalaren eta ez formalaren desberdintasunak nabarmenduz. Aldi berean, gutako askok geure buruari egiten diogun galdera bat etorri zait burura:

Hezkuntza formala edo ez formala? Zein da hobea? Alde batetik aipatzekoa da denok hezkuntza formalean jaso izan dugula hezkuntza txikitatik. Eskolara joan ohi izan gara matematikak, gimnasia, musika eta beste hainbat eta hainbat ikasgai ikastera. Aldiz, gutako asko eta asko udalekuetara joanak gara. Hau da, hezkuntza ez formala ere jaso dugu. Nire ustez, eremu bakoitzean ezagutza mota ezberdinak jasotzen ditugu eta esperientzia ezberdinak bizi ditzakegu. Beraz, ezin daiteke bat bestearen gainetik jarri bi hezkuntza eremu desberdin direlako. 

Bi hezkuntza mota hauek aztertu ostean, hemendik urte batzuetan non lan egin nahiko nukeen pentsatzen hasita esan beharra daukat nire geroari begira neure burua eskola batean irudikatzen dudala. Lehen Hezkuntzako haurrei klaseak emanez. Hala ere azpimarratu beharko nuke hezkuntza ez formalean ere ikusten dudala nire burua, euskaltegi batean hain zuzen ere. Gainera, eremu honetan esperientzia badaukat urte bat baitaramat larunbat arratsaldeetan begirale moduan, bertan zenbait ekintza egiten ditugu eta honen bidez haurrek hezkuntza ez formala jasotzen dute. 

Hau horrela, bi eremuak egokiak iruditzen zaizkit irakasle moduan jarduteko. Azken finean irakasle izatea baita nire helburua.