Aste
honetako Didaktika orokorreko irakasgaian hezkuntza eremuak landu ditugu, bi
hauen desberdintasunak mapa kontzeptual baten bidez irudikatu ditugu. Modu
honetan, hezkuntza formalaren eta ez formalaren desberdintasunak nabarmenduz.
Aldi berean, gutako askok geure buruari egiten diogun galdera bat etorri zait
burura:
Hezkuntza
formala edo ez formala? Zein da hobea? Alde batetik aipatzekoa da denok
hezkuntza formalean jaso izan dugula hezkuntza txikitatik. Eskolara joan ohi
izan gara matematikak, gimnasia, musika eta beste hainbat eta hainbat ikasgai
ikastera. Aldiz, gutako asko eta asko udalekuetara joanak gara. Hau da,
hezkuntza ez formala ere jaso dugu. Nire ustez, eremu bakoitzean ezagutza mota
ezberdinak jasotzen ditugu eta esperientzia ezberdinak bizi ditzakegu. Beraz,
ezin daiteke bat bestearen gainetik jarri bi hezkuntza eremu desberdin
direlako.
Bi
hezkuntza mota hauek aztertu ostean, hemendik urte batzuetan non lan egin
nahiko nukeen pentsatzen hasita esan beharra daukat nire geroari begira neure
burua eskola batean irudikatzen dudala. Lehen Hezkuntzako haurrei klaseak
emanez. Hala ere azpimarratu beharko nuke hezkuntza ez formalean ere ikusten
dudala nire burua, euskaltegi batean hain zuzen ere. Gainera, eremu honetan
esperientzia badaukat urte bat baitaramat larunbat arratsaldeetan begirale
moduan, bertan zenbait ekintza egiten ditugu eta honen bidez haurrek hezkuntza
ez formala jasotzen dute.
Hau
horrela, bi eremuak egokiak iruditzen zaizkit irakasle moduan jarduteko. Azken
finean irakasle izatea baita nire helburua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario