jueves, 26 de enero de 2012

Irakasle formala edo ez formala?


Aste honetako Didaktika orokorreko irakasgaian hezkuntza eremuak landu ditugu, bi hauen desberdintasunak mapa kontzeptual baten bidez irudikatu ditugu. Modu honetan, hezkuntza formalaren eta ez formalaren desberdintasunak nabarmenduz. Aldi berean, gutako askok geure buruari egiten diogun galdera bat etorri zait burura:

Hezkuntza formala edo ez formala? Zein da hobea? Alde batetik aipatzekoa da denok hezkuntza formalean jaso izan dugula hezkuntza txikitatik. Eskolara joan ohi izan gara matematikak, gimnasia, musika eta beste hainbat eta hainbat ikasgai ikastera. Aldiz, gutako asko eta asko udalekuetara joanak gara. Hau da, hezkuntza ez formala ere jaso dugu. Nire ustez, eremu bakoitzean ezagutza mota ezberdinak jasotzen ditugu eta esperientzia ezberdinak bizi ditzakegu. Beraz, ezin daiteke bat bestearen gainetik jarri bi hezkuntza eremu desberdin direlako. 

Bi hezkuntza mota hauek aztertu ostean, hemendik urte batzuetan non lan egin nahiko nukeen pentsatzen hasita esan beharra daukat nire geroari begira neure burua eskola batean irudikatzen dudala. Lehen Hezkuntzako haurrei klaseak emanez. Hala ere azpimarratu beharko nuke hezkuntza ez formalean ere ikusten dudala nire burua, euskaltegi batean hain zuzen ere. Gainera, eremu honetan esperientzia badaukat urte bat baitaramat larunbat arratsaldeetan begirale moduan, bertan zenbait ekintza egiten ditugu eta honen bidez haurrek hezkuntza ez formala jasotzen dute. 

Hau horrela, bi eremuak egokiak iruditzen zaizkit irakasle moduan jarduteko. Azken finean irakasle izatea baita nire helburua.