martes, 8 de mayo de 2012

Nola irakatsi didate orain arte?


Eskolan, hiru urterekin hasi azkeneko urte hauek arte modu antzekoan irakatsi didate. Gehienbat ezagutzak eta baloreak transmititzen saiatzen ziren. Era berean, hamasei urteak bete arte La Salle ikastetxean burutu nituen nire ikasketak. Bertan, Euskararen astea edo baita bakearen astea ere ospatzen genuen. Aste hauei esker, euskara hizkuntzaren garrantzia lantzen genuen eta honen erabilera bermatzen saiatzen ziren irakasleak. 

Bakearen astean, gainontzekoei laguntzearen garrantzia irakasten ziguten, baita modu baketsuan bizitzeko garrantzia ere. Modu honetan, aste hauetan zehar hainbat ekintza egiten zituzten.

Azken finean, metodologiari dagokionez, nire ustez metodo tradizional batean irakatsi didate, azalpenei laguntzeko taldeko lanak edo bakarkakoak eginez. 

lunes, 7 de mayo de 2012

Zein dira nik ondo ikasteko behar ditudan baldintzak (materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?



Urte guzti hauetako ikasketei esker geroz eta garbiago dut nola ikasi behar dudan nire onerako. Irakasleari dagokionez, nire ustez garrantzitsua da irakasleak interesa adieraztea irakasten duenaz. Askotan, irakasleak erraza edo polita izan daitekeela sinestaraziz guk ere errazago jartzen dugu atentzioa bere azalpenetan.

Era berean, ikasterako orduan isiltasuna behar dut kontzentratu al izateko eta beste pentsamenduetan ez murgiltzeko. Irakurtzerako garaian ulertutakoarekin eskemak egitea gustatzen zait, hau laburtuz eta modu honetan ikasgaia barneratuz.

Materialari dagokionez ikasteko beharrezkoak diren materialekin aski dut. Nire ustez, azken finean ikasteko gogoak baldin badituzu eta hauek interesa sortzen badizute nahikoa da.
Bai interesa eta baita gogoak ere ikasteko tresnarik garrantzitsuenak dira, hauek eskura badituzu ikasten hastea besterik ez duzu.