Eskolan, hiru
urterekin hasi azkeneko urte hauek arte modu antzekoan irakatsi didate.
Gehienbat ezagutzak eta baloreak transmititzen saiatzen ziren. Era berean,
hamasei urteak bete arte La Salle ikastetxean burutu nituen nire ikasketak. Bertan,
Euskararen astea edo baita bakearen astea ere ospatzen genuen. Aste hauei
esker, euskara hizkuntzaren garrantzia lantzen genuen eta honen erabilera
bermatzen saiatzen ziren irakasleak.
Bakearen astean, gainontzekoei
laguntzearen garrantzia irakasten ziguten, baita modu baketsuan bizitzeko
garrantzia ere. Modu honetan, aste hauetan zehar hainbat ekintza egiten zituzten.
Azken finean,
metodologiari dagokionez, nire ustez metodo tradizional batean irakatsi didate,
azalpenei laguntzeko taldeko lanak edo bakarkakoak eginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario