lunes, 7 de mayo de 2012

Zein dira nik ondo ikasteko behar ditudan baldintzak (materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?



Urte guzti hauetako ikasketei esker geroz eta garbiago dut nola ikasi behar dudan nire onerako. Irakasleari dagokionez, nire ustez garrantzitsua da irakasleak interesa adieraztea irakasten duenaz. Askotan, irakasleak erraza edo polita izan daitekeela sinestaraziz guk ere errazago jartzen dugu atentzioa bere azalpenetan.

Era berean, ikasterako orduan isiltasuna behar dut kontzentratu al izateko eta beste pentsamenduetan ez murgiltzeko. Irakurtzerako garaian ulertutakoarekin eskemak egitea gustatzen zait, hau laburtuz eta modu honetan ikasgaia barneratuz.

Materialari dagokionez ikasteko beharrezkoak diren materialekin aski dut. Nire ustez, azken finean ikasteko gogoak baldin badituzu eta hauek interesa sortzen badizute nahikoa da.
Bai interesa eta baita gogoak ere ikasteko tresnarik garrantzitsuenak dira, hauek eskura badituzu ikasten hastea besterik ez duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario