Rashid hamabi urteko mutiko arabiarra da.
Euskal Herritik kanpo jaio zen arren, bere gurasoek bizimodua hobetzeko asmoz
hona etorri ziren, Euskal Herrira. Bertara etortzean, jadanik Rashidek
hezkuntza bat jasoa zuen, zenbait balore eta jokabide ikasiak zituen eta hauen
ondoren bere herriko kultura ezagutu ahal izan zuen. Modu honetara bertan
gizarteratzea lortu zuen. Bertarako jokamoldeak eta kultura ezaugarriak ederki
ezagutzen baitzituen.
Euskal Herrira etortzea ordea, hezkuntzari
dagokionez zenbait jokamolde desberdin ezagutu zituen, jatearen inguruan adibidez
eta era berean, beste kultura ezezagun bat ezagutu zuen. Hala ere, jokamoldeak
eta bertako kulturaren ezaugarriak ezagutu eta asimilatu arte ez litzateke
gizarteratua sentituko, hau da, gizarteko partaide sentituko.
Istorio honen bidez garbi ikusten dira hiru
kontzeptu hauen elkar- harremanak eta bata bestearen jarraipena. Lehenik eta
behin, jaiotzea hezi egiten gaituzte, bai gurasoek eta baita irakasleek eta
ingurukoek ere. Jarraian, gure kulturaren berri izaten dugu, ohitura
desberdinak geureganatzen ditugu eta bi hauekin batera gizarteratzea lortzen
dugu. Beraz, nire ustez hau litzateke orden egokia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario